top of page

ELKARTEAREN SORRERA

2023ko otsailan sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea. 

​

Elkartearen helmuga: Tradizionalki zabortegi gisa erabili diren edo kutsatuak dauden Tolosaldeko ingurune karstikoen garbiketa eta babesa.

​

Elkartearen asmoa: Koba eta simen garbiketa eta lehengoratzearen ondorioz, lur azpiko uren kutsatzea ekidin eta leizetako faunaren dibertsitatea gorde edo mantendu nahi da, egungo eta etorkizuneko belaunaldiek baliabide natural hauetaz gozatzen jarrai dezaten. Arkeologia gure iraganaren atea izanik eta ura guztion ahotan dagoen garai hauetan, karstaren inguruan neurriak hartzeko eta beharrezko pausoak ematen hasteko garaia dela uste dugu. Asmoa ez da errudunak aurkitzea, baizik eta egoera aztertzea, beharrak identifikatzea eta helburu argiak dituen lan-plan bat ezartzea, beti ere lurpea babesteko helmuga nagusiarekin. Proiektu orokorraren lehen faserako lan eremua eta banku proba Tolosaldeko koba eta simetan finkatuko da, beharrezko esperientzia lortuz eta protokoloak finkatuz. Horrela proiektuaren helmuga, helburuak lortu ahala ekimen esparrua Gipuzkoa osora zabaltzea da.

DSC_9093.JPG
bottom of page